Itzuli orri osora

San Blas eliza

FITXA

Izena: San Blas eliza

Herria: Dulantzi

Helbidea: Herriko enparantza,4

Auzotegi: Herrigunea

Eskualde: Arabako Lautada

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Eliza

Mendea: XV, XVI

hiribildua.Época: Erdi Aroa, Aro Berria

Beste Mendeak: XIV, XVIII

Estiloa: Gotikoa, Errenazentista

Beste Estiloak: Erromanikoa, Neoklasikoa

Balioa: Nahiko ona.

Kontsebazioa: Ona oro har. Esakasa zenbait gune jakinetan

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Akatsak: Akats txikiak hormetako zenbait gunetan eta elementu apaingarrietako zenbait gune jakinetan.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

San Blasi eskainitako parrokia honek arkupea eta kanpandorrea ditu, eta Dulantzi herriko goiko aldean dago.

Eraikinak gurutze latindar formako oinplanoa du, eta burualdea nerbio zuzen eta giltzarri apaingabeko gotiko berantiarreko gangaz estalita. Gangaren tertzeletez eta makurduraz hornitutako apaingarri konplexuagoak ageri dira. Besoetako gangek erretikulu izartuak dituzte, eta habeartearen erdiko atalean ganga izartu zabal bat dago, tertzelete eta makurdurekin.

Kanpoaldean arkupe neoklasikoa nabarmentzen da, zirkuluerdiko bederatzi arkuz osatua. Dorrepeko atal nagusiak oinplano angeluzuzena du, eta angelu eta petxina gaineko laranjaerdiko estalki behe-beheratua ditu. Arkupeko gainerako elementuak (jabaloi, tornapunta) besoetan bermatutako habeekin estalita daude.

Elizako sarbidea oinean dago, sarrera dinteldu xume batekin.

Jatorrizko portada bataiategian ezkutuan dago, iparraldean. Arku zorrotza du, baketoi apaingabeekin, eta trasdos konopial bat.

Hegoaldeko atalean sarrera txikiago bat egin zuten XVI. mendean, baina gaur egun itxita dago. Zirkuluerdiko arku molduratua du pilastren artean, eta hauek moldura bakunak eta dentikuluak dituzte.

Argia hainbat baotatik sartzen da, baina horien artean nabarmendu behar dira gurutzadurako eskuin besoko zirkuluerdiko arku bat eta habearteko eskuin hormako okuluak, trazeria flamigeroarekin; hegoaldeko fatxadan aipagarri dira tipologia erromanikoko zirkuluerdiko bi bao txaranbelduak, gaur egun itxita.

Beste elementu aipagarriak dira sakristia, korua, eta dorre neoklasiko ederra.

Barrualdean XVII. mendeko erretaula erromanista nagusia, gurutzadurako erretaulak, bataiarria eta pulpitua nabarmentzen dira.

Eraikina, oro har, manposteriaz egina da, eta harlandua du portada, bao, erlaitz, arkupe eta dorrean.