San Bizente eliza
FITXA
Izena: San Bizente eliza
Herria: Gasteiz
Helbidea: Otobarren, z/g
Auzotegi: Otobarren
Eskualde: Arabako Lautada
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Eliza
Mendea: XV, XVII
hiribildua.Época: Erdi Aroa/ Aro Berria
Beste Mendeak: XIII, XIX
Estiloa: Gotikoa, Errenazentista
Beste Estiloak: Erromanikoa, Neoklasikoa
Balioa: Nahiko ona
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa
Parrokia honek areto erako oinplanoa du, hiru atalekin eta bost aldeko abside poligonalarekin. Elizaren oinari atxikita dago sakristia. Burualdearen hegoaldean, geroago, San Blasen kapera erantsi zitzaion. Absidea Erdi Aroko sei zatiko gangarekin estalita dago, eta habeartearen atalak diagonalean gurutzatuta dauden nerbio gangekin. Lehenbiziko bi atalak arku toral batek bereizten ditu, eta arku hau bi zutabeerdi loditan tinkatuta dago aurrean eta bi zutabe txikitan alboetan. Beste arkua sortatxoz hornitutako zutabeetan dago tinkatuta.
Absideko erretaulak ezkutatzen dituen baoetatik eta presbiterioan dagoen bao batetik sartzen da argia. Presbiterioa San Blas kaperarekin komunikatuta dago.
Kanpoaldean elementu arkitektoniko interesgarriak daude, esate baterako, absidearen erdiko aldea, hiru atal oktogonalekin. Hiru arku zorrotzetatik aipagarriena, apaingarri gehien berak duelako, erdikoa da.
Hiru hutsarte dituen kanpai horma batek ematen dio gaina eraikinari.
Harlanduz eta harlanduxkaz egina dago elizaren erdiko atala; gainerako guztia manposteriazkoa da.
Barruan aipagarri dira San Bizenteren erretaula nagusi neoklasikoa, XVIII. mendekoa, alboan dagoen Arrosarioko Ama Birjinaren erretaula, XVII. mendekoa, eta San Blasen erretaula, XVI. mendekoa.