San Bizente eliza
FITXA
Izena: San Bizente eliza
Herria: Gasteiz
Helbidea: San Bizente Aldapa, z/g
Auzotegi: Erdi Aroko Erdigunea
Eskualde: Arabako Lautada
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Eliza
Mendea: XV
hiribildua.Época: Erdi Aroa
Beste Mendeak: XVI, XVIII, XIX
Estiloa: Gotikoa
Beste Estiloak: Errenazentista, Barrokoa, Neoklasikoa, Neobizantziarra
Balioa: Oso ona.
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa
Arkupea eta dorrea ditu, Campillotik hegoaldera dago, eta garai bateko Gasteizek zituen harresien barnegunea ixten du.
Hor zegoen gaztelu-gotorlekuaren harresiko harriekin egin zuten eliza XV. mendearen bukaera aldera.
XVI. eta XVII. mendeetan behin eta berriro zaharberritu zenean barruko espazioa luze-zabalean handitu egin zen, bertan kapera berriak egin zirelako. XIX. eta XX. mendeetan arkupea eta kanpandorrea eraiki ziren.
1961ean eraberritu zen.
Gasteizko Udalaren Babes Bereziari atxikita dago eraikina.
Oinplano basilikala du garaiera berdineko hiru habearterekin. Gurutze gangek estaltzen dute eliza; zortzi zutabek eusten diete gangei, eta zutabe horiek zirkulu formako sekzioa dute. Korutik gertuen dauden bi zutabeak erdi pareraino estalita daude, eta horregatik askoz lodiagoak dira. Ezkerreko horman Milagrosaren kapera dago, den-dena apaingarri platereskoekin apaindua.
Aldare nagusiaren alde banatan Ama Doloreetakoaren eta Karmengo Ama Birjinaren kaperak daude. Eskuineko horman Pausoen Kaperako sarbidea ikus daiteke.
Arkupea zutabe toskanarretan bermatuta dago. Zutabeok San Frantzisko komentu desagertutakotik ekarri zituzten bertara.
1870. urtean jaso zen kanpandorrea Martin Sarazibarren planoekin.