Itzuli orri osora

San Bizente eliza

FITXA

Izena: San Bizente eliza

Herria: Donostia

Helbidea: San Bizente, z/g

Auzotegi: Parte Zaharra

Eskualde: Donostia-Beterri

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XVII,XVIII, XIX, XX

Estiloa: Barrokoa, Gotikoa, Neogotikoa

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Udal Ondarea

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Eraikintza Data: 1507

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Autorea: Migel Santa Zelai eta Joan Urbieta

Deskripzioa eta oharrak:

Orain dela gutxi berritu eta gero, San Bizente eliza gaztetu eta edertu egin da. Santa Maria parrokia bezala, San Bizente ere Donostiako Parte Zaharrean dago, baina azken hau Urumearen bokaletik portutik baino gertuago.

Bere historiari dagokionez, elizak XII. mendearen bigarren zatian omen du jatorria, gaskoiek Donostian izan zuten kokagunearekin bat eginez. Elizaren fabrikaren eraikuntzak hainbat gorabehera izan zituen eta, ondorioz, lanen amaiera atzeratu egin zen. Dena dela, badakigu 1562 aldera, kanpandorrea bazuela, zarpail samarra bazen ere. 1619an, Domingo Zalduaren planoei jarraituz, sarrera nagusiaren aurreko portada jasotzeko baimena eman zen. 1666an sakristia egin zen, eta, jada XVIII. mendean, koruko eskailera eta seguruenik baita hori ixten duen burdinazko balaustrada ere. Dorreak ondoren eginak dira, XIX. mendean.

Gotiko dekadentistaren ezaugarriak agerian ditu San Bizentek. Eraikin handia da, funtsean oinplano angeluzuzenekoa, eta hiru habearte ditu, erdikoa alboetakoak baino altuxeagoa, eta hirurek gurutze ganga bakuna dute. Oinplanoko burualdeak abside oktogonalaren forma du, eta oinean aurreko zatian aipatu dugun kanpandorrea dago. Kanpoaldean, berriz, alboetako hormei eusten dieten arbotanteak nabarmentzen dira.

San Bizenteko sarrera nagusian portada barroko bat ikus daiteke, elizaren oinean, dorrearen gorputzaren azpian dagoen arkupe batek babestuta. Epistola aldeko horman ere beste sarrera bat dago, XX. mendearen hasierako portadarekin.

Behin barruan sartuz gero, San Bizentek kanpotik ematen duena baino gehiago eskaintzen duela ohartuko gara. Bertan ikusiko dugu, besteak beste, erdiko habeartea eta alboetakoak bereiziz zutabe zilindro formakoak daudela, eta, horiei atxikita, kapiteletan orri estilizatuak dituzten zutabetxo finak. Habearteen artean sortzen diren arkuak ojibalak dira. Gainera, argia ataletako bakoitzean dauden arku zorrotzeko leiho gotikoetatik sartzen dela ikusiko dugu, berebat jada XX. mendean ireki ziren lau arrosa leihoetatik.

Barrualdeko gainerako elementu arkitektonikoei dagokienez esan beharra dago, elizaren oinean, goialdean, korua dagoela, burdin forjatuzkobalaustrada barrokoarekin.

Arkitekturaz gain, San Bizente eliz barruan bada erti-ondasun franko. Nabarmenena XVI.mendeko San Bizenteren erretaula nagusia da, Joan Antxietaren ikasle Anbrosio Bengoetxeak egina. Besterik ere bada: Sagrarioaren erretaula, Arimena, San Eloirena... Ecce Homoz gain, Sakristiako Kristoa, organoa...

Fabrika harlanduz eta hareharriz egina dago.