Molinarko San Juan eliza
FITXA
Izena: Molinarko San Juan eliza
Herria: Gordexola
Helbidea: Molinar plaza,8
Auzotegi: Sandamendi
Eskualde: Enkarterriko Haranak
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Beste Mendeak: XVII, XIX
Estiloa: Errenazentista
Beste Estiloak: Gotikoa, Barrokoa
Balioa: Oso ona.
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa.
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.
Gordexola Enkarterri eskualdeko udalerri txiki bat da, bereziki nekazaritzan eta abeltzaintzan eta industria txikian diharduena. Bertako eraikinik ezagunenetakoa Orixondo jauregia den arren, San Joan eliza ere aipagarria da.
Oinplano sakoneko eraikina da, alboetan bi kapera dituena. Burualdea zuzena da, eta elementu arkitektoniko garrantzitsuenen artean kanpandorrea eta sarrera nagusia aipa daitezke.
Kanpandorrea elizaren oinean altxatzen da, eta bi gorputzetan zatituta dago. Behekoan zirkuluerdiko sarrera bat dago, harlanduzko dobelak dituena, eta goikoan kanpaiak. Sarrera nagusia, berriz, hegoaldera begira dagoen portada errenazentista batez osatua da. Zirkuluerdiko arku molduratu eder bat du, eta ateko alde banatan bi zutabe pare itsatsita; zutabeok, pare bakoitzaren tartean, nitxo luzexka bat dute. Apaingarri gisa, arkuaren enjuta bakoitzean medailoiak daude, eta horietan San Joanekin harremana izan zuten hainbat pertsonaren bustoak ageri dira landuta. Portada errematatuz friso bat ageri da, eta bertan aingeruen buruak erliebean. Argia arku eskartzano eta zirkuluerdiko arkuen formako baoetatik eta hainbat bao dinteldutatik sartzen da.
Eraikuntzan gehien erabilitako materiala manposteria izan bazen ere, angeluetako kontrahormetan, bao inguruetan eta sarreretan harlandua ageri da.