Santa Ana eliza
FITXA
Izena: Santa Ana eliza
Herria: Durango
Helbidea: Santa Ana Plaza, 1
Auzotegi: Herrigunea
Eskualde: Durangaldea
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XVIII
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Barrokoa
Balioa: Oso ona.
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Eraikintza Data: 1722
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa
Autorea: Lazaro de la Incera Erdozia(Arkupea)
Orain plaza dagoen lekuan, garai batean, XV. mendeko eliza bat zegoen. XVIII. mendean lurrera bota eta berria eraikitzea erabaki zuten. Hori egiteko arrazoi teknikoak izan zituzten. Berriak ez du ez estiloz ez itxuraz zerikusirik zaharrarekin. Santa Ana eliza historia-inguru interes handikotzat dute.
Egungo elizak hiru habearte ditu, erdikoa albokoak baino zabalagoa, eta gurutzadura oso zabala da. Luzeran hiru atal ditu eta burualde lauangeluarra. Oinean sarbidea, arkupeak babestuta, eta honen gainean dago altxatuta kanpandorrea. Kanpandorrean herriko armarria ageri da eta zurezkoa dirudien erloju bitxi bat. Kanpoaldean kontrahorma edo ostiko sendoak nabarmentzen dira.