Andre Mariaren eliza
FITXA
Izena: Andre Mariaren eliza
Herria: Getxo
Helbidea: San Ignazio Plaza, 2
Auzotegi: Algorta
Eskualde: Uribe Kosta
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XIX
hiribildua.Época: Orainaldiko Aroa
Estiloa: Historizista, Neoerromanikoa
Balioa: Oso ona
Kontsebazioa: Ona oro har
Jabetasun: Ondare erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Eraikintza Data: 1892
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa
Autorea: Martin Goiri
Algortan dago eliza hau. Fatxadaren erdian dauka kanpandorrea.
Lehenbiziko harria 1878ko uztailaren 31n ezarri eta 1892ko martxoaren 25ean ireki zen. Berangoko harria erabili zuten eraikina jasotzeko. Ate nagusiko harmailak Mañariko harriz eginak dira.
Martin Goiri arkitektoak diseinatu eta Martin Guridik eraiki zuen eliza. Martin Larrea izan zen hargina, Reves eta Alberdi igeltseroak, Justo Ugarte zurgina eta Zirilo Zubizarreta pintatzailea.
Gurutze latindar formako oinplanoa du hiru habearte eta gurutzadurarekin. Oinen gaineko fatxadaren erdian dago kanpandorrea eta kapitel batek errematatzen du; behealdean dago sarbidearen ataria, kupulan marrazkiak dituela.
Azpimarragarri dira moldura bertikaleko bandak; hauek, beren goren puntuan, lonbardiar erako arku txiki itsuz osatutako galerietan elkartzen dira.
Sarrerako ateburuan hauxe dago idatzita: â¿¿CONSAGRADA A SAN JUAN DE LETRANâ¿.