San Andres eliza
FITXA
Izena: San Andres eliza
Herria: Ibarrangelu
Helbidea: Elexalde, z/g
Auzotegi: Elexalde
Eskualde: Busturialdea
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Beste Mendeak: XVIII, XX
Estiloa: Errenazentista
Beste Estiloak: Neoklasikoa
Balioa: Oso ona
Kontsebazioa: Ona oro har
Jabetasun: Ondare erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa
San Andres eliza Ibarrangelun dago, Elexalde auzoan. Oinplano basilikala du, eta dorrea eta arkupea ditu oinean.
Kanpandorreak erlojua eta estriboak dauzka, eta idazkun hau ageri da bertan: ⿿SAN ANDRES AÿO MCMXXII (1922). Horiez gainera San Andresen armarria dago eta Jesusen Bihotzaren irudi batek errematatzen du multzoa. Arkupeak alboan jarraitzen du, eta arku karpanelak eta zirkuluerdikoak ditu.
Sarrera nagusia dinteldua da gingilekin. Ezkerreko fatxadan sarbide errenazentista bat dago: kanpoaldeko linea zirkuluerdikoa du eta barrualdekoa apaldua eta dinteldua. Portadaren alde banatan haitzurdinezko ur bedeinkatu ontzi handi bana dago.
Arkupea manposteriazkoa da eta gainerako guztia harlanduzkoa.
Burualdean eguzki erloju bat dago, zenbaki digitu arabiarrak dituena. Barruan zurezko ganga polikromatuak ikus daitezke duela gutxi berriztatuta.