Antiguako Santa Maria ermita
FITXA
Izena: Antiguako Santa Maria ermita
Herria: Zumarraga
Auzotegi: Santa Isabel
Eskualde: Goierri
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Ermita
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Beste Mendeak: XII, XV
Estiloa: Erromanikoa, Gotikoa
Beste Estiloak: Barrokoa
Balioa: Oso ona
Kontsebazioa: Ona oro har
Jabetasun: Ondare erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Eraikintza Data: 1932
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa
Beste Izenak: Santa Isabelen ikustaldia
Antiguako Santa Maria ermitari Santa Isabel ermita ere esaten zaio. Zumarragatik gertu mendi malda batean dago. Bertatik ederki ikusten da herria.
Herriko lehenbiziko parrokia bera izan zen, eta horrexegatik ezagutzen da Antigua izenarekin. â¿¿Ermiten katedralaâ¿ dela esan ohi da, eta 1366. urtean Enrike II.ak Elizaren patronatua Lazkanotarren etxeari eman zionean aipatzen da lehenbiziko aldiz, XIV. mendean alegia. Harrezkero berri asko da ermitaz.
Oinplano angeluzuzena du hiru habearterekin, eta absidea ere angeluzuzena da. Ermita sendoa da, apaindura gutxikoa kanpoaldetik eta leiho gutxi dituena. Zurezko egitura du eta horrexek harritzen du gehien bertara hurbiltzen den bisitaria.
Eskuinaldetik sartzen da barrura, arku azpitik. Arku zorrotza da, gotikoranzko trantsiziokoa
Fatxadan lau arkibolta dira baketoietan tinkatuta; bertara joateko harmaila txiki bat dago XVI. mendekoa. Sarreraren gainean ilara bat dago sei modiloirekin
Aldi desberdinetan jarri ziren leihoetatik sartzen da argia; burualdean dagoena eta eskuinaldean dagoena dira gehien nabarmentzen diren leihoak, luzeak eta estuak. Barruko bao guztiak txaranbelduak dira. Oso eraikuntza bildua da, itxia, eta nabarmen antzematen zaio bere itxura defentsibo eta militarrari
Kanpotik bezala barrutik, harlanduzkoa da ermita, eta harlandua emokatu gabe dago. Zurezko egiturak eusten dio estalkiari; zurajea bera da ermitaren edergarririk onena. Korua bera ere zurezkoa da, eta zati bakoitzak badu zerbait landuta sinbolo eta irudiekin
Irudiak Berpizkunde garaikoak dira