Romañako San Pedro eliza
FITXA
Izena: Romañako San Pedro eliza
Herria: Turtzioz
Helbidea: La Igesia, 60-b
Auzotegi: La Iglesia
Eskualde: Enkarterriko Haranak
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Eliza
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Beste Mendeak: XVII, XVIII
Estiloa: Gotikoa
Beste Estiloak: Errenazentista
Balioa: Oso ona
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa
Turtziozen dago eliza hau eta oinplano sakona du, dorrea oinean, sakristia burualdeari atxikia eta hegoaldera arkupe handia.
Kanpoaldetik bi atal ditu ongi bereziak: oinean dagoena handiagoa eta zabalagoa da, eta hormak kontrahormekin indartuta dauzka; burualdekoan sakristia dago, berari albotik atxikita.
Burualdea bera hiru ataletan zatituta dago eta hirurek kontrahormak dituzte ertzetan, eta horietatik bik oinplano zirkularra dute.
Hegoaldeko fatxadan arkupe handi bat ageri da, zurezko estalkiarekin elizari atxikia eta harlauzaz egina, 1928. urtean burutua.
Portada, txaranbeldua, da, eta arkua arkiboltekin eta edergarriekin inguratuta ageri da. Moldurek armarri txiki batzuk dituzte giltzarrietan.
Dorrea oinplano angeluzuzenekoa da, eta aurrealdean, behean, zirkuluerdiko arku handi bat du, zeinak beste portada bat hartzen duen. Portada honek zirkuluerdiko arkua du pilastren gainean, gainaldean arkitrabeekin, eta horrez gainera tenpletea nitxo batekin, eta bertan San Pedroren harrizko irudia.
Zirkuluerdiko baoetatik sartzen da barrura argia. Arku hauek, arkiboltekin, zertxobait txaranbelduta daude, eta beiratez itxita. Denetan nabarmenena burualdekoa da, trazeriaz hornitua.
Barruan gurutze estalkia du.