Itzuli orri osora

Begoñako Basilika

FITXA

Izena: Begoñako Basilika

Herria: Bilbo

Helbidea: Begoñako Ama Birjina,38

Auzotegi: Begoñako

Eskualde: Hego Uribe

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Basilika

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XVII, XIX, XX

Estiloa: Gotikoa

Beste Estiloak: Errenazentista, Barrokoa, Neoklasikoa

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Akatsak: Akats txikiak hormetan, eatlkietan eta instalazioetan oro har. Akats txikiak zenbait elementu apaingarritan.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Begoñako basilika Artagan muinoaren gainean dago. Zimenduak XVI. mendearen hasierakoak dira. XIX. mendeko karlisten gerren ondorioz oso hondatuta geratu zen, eta 1876an zaharberritze lanetan hasi ziren. 1980 aldera ere zaharberritu zuten.

Elizak oinplano basilikala du eta hiru habearte, izar gangaz estalitako sei ataletan zatituta. Atal bakoitza pilare zabaletan bermatzen da, eta horien goiko aldean, pilare bakoitza nork ordaindu zuen erakutsiz, merkatari batzuen armarriak ageri dira. Basilikaren oinean goi koru bat dago, harrizko balaustradarekin.

Sarbide nagusiak Berpizkunde garaiko portada du, eta hau zirkuluerdiko arku baten barruan dago. Sarrerak berak arku eskartzanoa du, zutabe bikoitzez inguratua, eta giltzarrian landuta Zuhurtziaren irudi eder bat ikus daiteke. Enjutetan San Pedroren eta San Pauloren medailoi bana daude. Sarrera gainean, pilastra kaxeztatuen artean, Ama Birjinaren irudia ageri da, eta gainean frontoi bat, tinpanoan erliebe bat duela. Portadaren goiko aldean arrosa leiho bat dago.

Alboetako habearteetan, koru azpian, beste sarbide batzuk daude: dintelduak dira, pilastren artean daude eta frontoia dute errematetzat.

Kanpandorrea hainbat gorputzez osatua da, eta XX. mendean eraiki zuten, lehenagotik zeuden dorreak hautsi egin baitzituzten.

Argia alboetako habearte bakoitzaren ataletan dauden beirateetatik sartzen da elizara; beirateak ojiba bao baten barruan daude.

Eliz barruan erretaula neoklasiko eder bat nabarmentzen da: lau zutabe ildaskatu ditu, eta horiek errematatuz kapitel korintoarrak daude, zeinak taulamendu batekin luzatzen diren. Guztia koroatuz tinpano zirkuluerdiko bat dago. Kapitelen luzamenduek Usoari edo Espiritu Santuari darion argi izpi sorta hausten dute erditik. Erdiko nitxoan Begoñako Ama Birjinaren irudi maitatuaren kaperatxoa dago.