Itzuli orri osora

Xemeingo Santa Maria eliza

FITXA

Izena: Xemeingo Santa Maria eliza

Herria: Markina-Xemein

Helbidea: Resurreccion Xemein Etorbidea, 25

Auzotegi: Xemein

Eskualde: Lea-Artibai

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XV, XVII

Estiloa: Errenazentista

Beste Estiloak: Barrokoa, Gotikoa

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Herrigunetik landa dago, Xemein auzoan, Santa Maria eliza.

Areto erako habearte handia du elizak eta abside angeluzuzena. Eskuinaldean sakristia dago elizari atxikita eta ezkerraldean Gaytan de Ayalaren kapera bat.

Barrua hiru habeartetan zatituta dago, alboko biek erdikoaren goratasuna dutela, eta oinean goi korua.

Sarrera nagusia, zentratu gabe, oinean dago, bi kontrahormaren artean lekukotuta, eta zirkuluerdiko arkua eta dobela erradialak ditu. Beste sarrera eskuinaldean dago, alde banatan bi kontrahorma dituela; arku eskartzanoak ditu eta hauek tinpano huts bati eusten diote; landarez apainduta dago eta mentsulak motibo historikoz hornituta dauzka.

Eskuinaldean dauden zirkuluerdiko bao txiki batzuetatik sartzen da argia barrura; ezkerraldeko baoak itxita daude.

Eliz barruan gauza ikusgarri franko bada.