Itzuli orri osora

Villaconesko Santa Maria eliza

FITXA

Izena: Villaconesko Santa Maria eliza

Herria: Añana

Helbidea: Real, z/g

Auzotegi: Gesaltza

Eskualde: Añana

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XV

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XVI, XVIII

Estiloa: Gotikoa

Beste Estiloak: Errenazentista, Barrokoa

Balioa: Nahiko ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Akatsak: Akats txikiak hormetako zenbait gunetan.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.

Deskripzioa eta oharrak:

Angeluzuzen formako oinplanoa du, hiru habearte bost ataletan zatituta, burualde poligono formakoa eta goi korua oinean. Manposteriaz egina da, kontrahormak, baoak eta kanpandorrea, ordea, harlanduz. Bao batzuek arku molduratuak dituzte; beste batzuk angeluzuzenak dira.

Kanpandorrea 1700. urtean altxatu zen. Beheko zatian arkupe txiki bat dago hegoaldera begira. Goiko zatian daude kanpaiak zirkuluerdiko sei arkurekin eta erlaitz irtenarekin, angeluetan bola apaingarriekin eta gorenean hiru bolako kapitel, haize orratz eta gurutzearekin.

Bi sarrera ditu, bata iparraldean, bestea hegoaldean. Batak zein besteak zirkuluerdiko arkuak dituzte.