Udiarragako Andre Mariaren ermita
FITXA
Izena: Udiarragako Andre Mariaren ermita
Herria: Ugao
Helbidea: Udiarraga
Eskualde: Hego Uribe
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Ermita
Mendea: XVIII
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Barrokoa
Balioa: Oso ona.
Kontsebazioa: Zenbait gunetan ona, zenbait gunetan eskasa
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Eraikintza Data: 1778
Akatsak: Akats txikiak hormetako zenbait gune jakinetan. Akats larriak zenbait elementu apaingarritan
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.
Autorea: Joan Iturburu
Ugao herrian, zuhaitzez eta landarez hornitutako parke batean, bere balio arkitektoniko guztia erakusten du ermitak.
Oinplano angeluzuzen sakona du, estalkia bi isurkirekin eta garaiera handia, eta ez du burualderik, eraikin bati erantsita baitago, zeinaren zati bat sakristia den.
Oinean dago fatxada: sarbide dinteldua du eta alboan bi bao, harlanduz eta pilastra angeluarrez guztiz inguratuta; erlaitz batek errematatzen du. Goiko atalak eraikin guztia alderik alde hartzen du.
Fatxadaren gainean bi gorputzeko kanpai horma dago zirkuluerdiko hiru arkurekin; arku hauek estilo barrokoan eginiko apaingarriak dituzte. Frontoi hiruangeluar batek errematatzen du fatxada, burdinazko gurutze batekin.
Alboetako hormetan bi estribo ageri dira erremate ikusgarriekin. Sarbide bat du parterrearekin, zurezko pilastrek ondo markatuta; pilastra hauek zur zizelkatuz eta kiribilez eta kapitelez hornituta daude.
Hiru baotatik sartzen da argia: fatxadan, alboetan, bi bao harlanduzko xaflekin, eta okulu txaranbeldu bat izar itxurako forja duela.