Itzuli orri osora

San Lorentzo ermita

FITXA

Izena: San Lorentzo ermita

Herria: Zestoa

Helbidea: Bedua, 3

Auzotegi: Bedua

Eskualde: Urola Kosta

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Ermita

Mendea: XV

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XVI

Estiloa: Gotikoa

Balioa: Nahiko ona.

Kontsebazioa: Ona oro har. Zenbait gune jakinetan eskasa.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Akatsak: Akats larriak hormetako zenbait gune jakinetan.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.

Deskripzioa eta oharrak:

Zestoako Bedua auzoan dago ermita eta, beharbada, inguru horretako lehenbiziko parrokia izango zen. 1399. urtean aipatzen da agirietan lehenengo aldiz, eta hilerri eta guzti zuen.

Oinplano angeluzuzena du eta bi isurkiko estalkia eta, gainera, kanpoan eliz ataria.

Eraikina baino geroago egin zen ataritik barrena sartzen da eliz barrura, oinean dagoen ojiba arkutik.

Sarrera gainean arku konopial handi bat eta hiru modilioi daude; atariak lehen beste egitura bat izan zuela esan nahi du horrek.

Kanpai horma ikusgarri batek errematatzen du fatxada; kanpai hormak bao bat du eta apaindura guztiz gotikoa bolaz osatutakoa.

Ezkerreko aldean dauden bi bao eder-ederretatik sartzen da argia; hauetako batek arku konopiala du eta besteak arku hirulobulatua; beste bi hormak itsuak dira.

Manposteriazkoa da ermita, baina harlanduzkoak dira baoen inguruak, ertzak eta kanpai horma. Eliz ataria manposteriazkoa da zurezko habeekin hornituta. Barruan, teilatua eta korua zurezkoak dira.

Ikusgarriak dira zoruan dauden harlauza handi higatuak.

Barruan, burualdean, pintura ohol bat dago eta bertan San Lorentzo ageri da parrila handi bati lotuta.