Santo Kristo ermita
FITXA
Izena: Santo Kristo ermita
Herria: Elgoibar
Helbidea: San Lorentzo, z/g
Auzotegi: San Lorentzo
Eskualde: Debabarrena
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Ermita
Mendea: XVI, XVIII
hiribildua.Época: Aro Berria
Beste Mendeak: XIX
Estiloa: Baserri estilokoa
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Jabetza Identifikatugabea
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa. Kulturala
Beste Izenak: Kurtzio
Autorea: Pedro Altzega
Elgoibarren dago ermita hau, San Lorentzo auzogunean, plaza txiki arbolaz inguratutako batean. Elgoibar-Azkoitia errepidean hartzen da auzora doan kamioa.
Ermitaren ondoko zabalgunean bolaleku bat dago, garai batez zurezkoa zena eta orain hormigoiz berregina dagoena, eta bertan erromeriak egin ohi dira.
Oinplano angeluzuzena du, oinean eta honen eskuinaldean alde batetik besterainoko arkupe bat, eta oinaren gaineko arkupearen gainean kanpandorre bat.
Ermitak habearte bakarra du burualde lauarekin, eta estalkia ere laua du, zurezko listoiekin. Oinean kokatuta dago korua eta zurezko zutabeek eusten diote.
Presbiterioa leku garaian dago; hiru mailaz banatuta daude presbiterioa eta habeartea. Hiru garaiera neoklasiko ditu, hirurak zurezkoak marmol itxuraz margotuak. Hiru imajina ageri dira: San Lorentzorena, Ama Birjina Sortzez Garbiarena eta San Isidro Nekazariarena.
Ermitaren oinean du sarbidea, arkupe barruan dagoen ate dinteldu batetik.
Manposteriazko eraikuntza trinkoa da kanpoaldetik, eta gainaldeetan zurezko egitura ere ageri da tarteka.
Arkupe dintelduak lekukotzen du eraikina oinaren aldean, eta harlanduzko zirkuluerdiko hiru arkuk eskuineko aldean.
Kanpandorrea, oinplano karratukoa, oineko arkupe gainean dago altxatuta, eta bao zirkuluerdi formako bat du eta frontoian erloju bat.
Ermita berritu zenean, XVI. mendetik XVIII. mendera bitarteko margolan muralak agertu ziren hormetan, motibo geometrikoekin zaharrenak eta bao inguruak apaintzen dituzten marrazki arkitektonikoekin berrienak.
Bada zurezko pulpitu bat ere.