San Jose ermita
FITXA
Izena: San Jose ermita
Herria: Oñati
Helbidea: Olabarrieta, 38
Auzotegi: Olabarrieta
Eskualde: Debagoiena
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Ermita
Mendea: XVIII
hiribildua.Época: Aro Berria
Beste Mendeak: XVI, XX
Estiloa: Baserri estilokoa
Beste Estiloak: Gotikoa, Barrokoa
Balioa: Nahiko ona.
Kontsebazioa: Ona oro har
Jabetasun: Ondare Erligiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.
Beste Izenak: Olabartako ermita
Olabarrieta auzoko etxe multzoaren erdian dago, eta arkupea du.
Badago agiririk esaten duena ermita hau bazela 1620. urtean. "Olabartako ermita" izenarekin dator agirietan, honelaxe izendatzen dute. Badirudi jatorriz XVI. mendekoa dela eta XVIII. mendean berregin zutela. Barrualdea 1981. eraberritu zuten eta itxura ezin hobea du. 1883. urteaz gero habeartea estaltzen zuen ganga faltsua bota egin zen 1981ean.
Oinplano angeluzuzena du ermitak, habearte bakarra, abside oktogono formakoa eta estalkiak bi isurki ditu; gehien nabarmentzen dena, hala ere, zurezko egitura da. Burualdeak arku karpanel handi bat du eta ilargixka ganga faltsuz estalita dago. Burualdeari atxikita dago sakristia.
Oinean zurezko goi korua du, bi harroinek eusten diotela.
Arkupea ia erabat itsua da, ezkerraldean, eta dobelaz hornituta dagoen zirkuluerdiko arkuak babesten du sarbidea. Sarrerako atea zinez bikaina da, zurezkoa, tatxetez apaindua.
Oinean sarbide dinteldua du, bi leiho txiki eta okulu bat gorenean. Eskuinaldean bi leiho ageri dira eta okulu bat burualdera.
Burualdean aurkitzen da teilatuaren zatirik gorena ere, hau da, kanpai horma. Honek zirkuluerdiko baoa du kanpaiekin, eta hori errematatuz hiru pinakulu bola herreratarrekin, eta gainean gurutze eder bat, burdin forjatuzko haize orratza duena. Horiek guztiak molduraz eta elementu barrokoz apainduta daude.
Eliza manposteriaz egina da, sarbidearen inguruak eta kanpai horma izan ezik, harlanduz eginak dira-eta. Barrualdea oso ongi emokatuta dago.
1618. urtean eginiko bi gorputzeko eta hiru kaleko erretaula errenazentista da barruko gauzarik nabarmenena. San Joseren irudia, XVII. mendekoa den arren, erretaula baino geroago egin zen. Burualdean bertan Kristo gurutziltzatuaren irudia ageri da.