Santa Joan Bataiatzailearen eliza
FITXA
Izena: Santa Joan Bataiatzailearen eliza
Herria: Lezo
Helbidea: Goiko plaza,z/g
Auzotegi: Lezo
Eskualde: Oiartzualdea
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Beste Mendeak: XVII, XVIII
Estiloa: Barrokoa, Gotikoa, Errenazentista
Balioa: Oso ona.
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Akatsak: Akats txikiak zenbait elementu apaingarri jakinetan.
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa
Eliza hau Lezo udalerri gipuzkoarreko herrigunean dago, Donostialdean.
Habearte bakarreko eliza da, lau ataletan zatitua. Lehenengoa presbiterioari dagokio, eta besteak baino goraxeago dago, bertara igotzeko eskailera bat duela. Atal guztiak gurutze gangaz estalita daude, XVI. mendean ohi zenez, eta gurutzadura batzuek apaingarri bereziak dituzte. Oinarri angeluzuzeneko pilastra prismatikoetan oinarritzen da, eta kanpoaldean kontrahorma sendoak dagozkie. Iparraldeko horman bi kapera irekitzen dira, arku zorrotzekoak, eta hegoaldean bat. Presbiterioan bost ojiba bao irekitzen dira, beirateekin. Erdiko baoa erretaulak ezkutatuta eta kanpotik itxita dago. Koruan, bestalde, bada beste ojiba bao bat.
Eraikina harlanduz egina da.
Elizan sartzeko bi sarrera daude. Bata, nagusia, mendebaldeko horman, eta bestea, bigarren mailakoa, hegoaldeko horman; biak, kanpoaldean, arku eskartzanoak dira. Kanpoan, baoetan, hainbat elementu gotiko ikus daiteke. Bola dekorazioa duen moldura batek errematatzen du fatxada osoa.
Erretaula nagusia Bengoetxeak delineatu zuen eta Maiorak gauzatu. Alboko kapera ixten duen burdin sarea XVII. mendekoa da.