San Joan Bataiatzailearen eliza
FITXA
Izena: San Joan Bataiatzailearen eliza
Herria: Hernani
Helbidea: Hildako Gudarien Enparantza, 2
Auzotegi: Herrigunea
Eskualde: Donostia-Beterri
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XVIII
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Errenazentista, Barrokoa
Balioa: Oso ona.
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa
Urumea ibai ondoan, Hernanin dago San Joan Bataiatzailearen eliza. Eliza jasotzeko egitasmoa 1545. urtean onartu zen eta eginkizun hori Domingo Olazagaren esku utzi zen. Hura hil zenean, beste batzuek hartu zuten lanaren ardura.
Gurutze latindar formako oinplanoa du San Joan Bataiatzaileak, gurutzadurarekin eta habearte bakarrarekin. Absidea poligono formakoa da eta korua, sakristia eta kanpandorrea ditu. Habeartea, absidea eta atzeko korua gurutze ganga konplexuz estalita daude, mota askotariko nerbioz osatuta alegia. Hormei atxikitako zutabe zilindrikoetan bermatuta daude gangak, eta zutabeen kapitelak molduraz edo eraztunez apainduta. Prisma formako kontrahorma sendoek eusten diote elizari kanpoaldetik. XVI. mendeko Gipuzkoako elizetan honelako kontrahormak edo ostikoak sarri erabiltzen ziren.
Oinplano zirkularreko bi pulpituk zatitzen dute harmaila hiru ataletan, eta pulpituak errematatuz burdin landuzko balaustrada bat dago; portada nagusira darama harmailak. Koru gainean dagoen okulu handi batetik eta gurutzadurako kaperen gainean dauden leiho laukizuzenetatik sartzen da barrura argia.
Pilareak harlanduzkoak dira eta hareharrizkoak gangetako nerbioak; gainerako guztia emokatuta dago.