San Joan ermita
FITXA
Izena: San Joan ermita
Herria: Gaubea
Helbidea: Getariako errepidea, 6
Auzotegi: Karkamu
Eskualde: Añana
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Ermita
Mendea: XI
hiribildua.Época: Erdi Aroa
Beste Mendeak: XII, XX
Estiloa: Erromanikoa
Beste Estiloak: Baserri estilokoa
Balioa: Oso ona.
Kontsebazioa: Ona oro har
Jabetasun: Udal Ondarea
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Eraikintza Data: 1778
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.
Autorea: Joan Iturburu
Errepidearen ezkerretara herriaren erdian dago eraikita ermita hau.
Jatorria XI. mendeko bigarren erdian du, eta arabar goiz erromanikoari dagokio. Ermitaren harrizko hormetan 1050 data aurkitu zen; gaur egun ermita barruan dago zintzilik apaingarri gisa. Arabako Foru Aldundiak 1980-1983an zaharberritu zuen eliza.
Oinplano angeluzuzena du elizak, habearte bakarra, eta zirkuluerdi formako burualdea labe gangarekin.
Zirkuluerdiko ferra arku batetik dago sarrera barrenera; kapitelez apainduta dauden zutabeetan bermaturik dago arkua; kapitel horietako batean giza irudi bat ikusten da, ondoan basapiztia bat duela.
Arkiboltaz hornitutako zirkuluerdiko arkua du portadak; erdiko arkibolta hamabost bolarekin apainduta dago.
Bi baotatik sartzen da argia: bata zirkuluerdiko arkua duen sarbide txaranbelduaren ondoan dago, eta bestea absidean dagoen leihate bat da, irudi xakeztatuz eta landareenez apaindua.
Teilatu hegaleko harburuetan giza eta animali irudiak, antropomorfoak, bolak eta abar ikusten dira.
Ermita barruan estilo gotikoko Andra Mariren taila margotu bat dago, baita San Joanen taila bat ere, herri estiloan egina, eta gurutze gotiko bat.