San Joan Bataiatzailearen eliza
FITXA
Izena: San Joan Bataiatzailearen eliza
Herria: Garai
Helbidea: San Migel,6
Auzotegi: San Migel
Eskualde: Durangaldea
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Beste Mendeak: XIX
Estiloa: Erromanikoa
Beste Estiloak: Barrokoa
Balioa: Nahiko ona.
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa.
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa, Kulturala.
San Joan Bataiatzailea da Garaiko elizari izena ematen dion zaindaria, Durangaldeko Oiz mendiaren magalean. Eraikina San Migel auzoko bazter batean aurkituko dugu, muino baten gainean. Bitxikeria gisa aipatu behar da auzokideak elizara urtero biltzen direla baserriko produktuekin enkantea egitera.
Eraikina txikia da: oinplano angeluzuzena du eta sarrera oinean, hiru dobelaz osatutako arku beheratu batekin. Albo batean ere bada beste sarrera bat, zirkuluerdiko arkuarekin eta zazpi dobela sendorekin. Kanpandorrea du atxikita, lauki formako oinplanoa duena, eta bertan sartzeko patio txiki bat dago kanpoaldean.