Itzuli orri osora

San Joan eliza zaharra

FITXA

Izena: San Joan eliza zaharra

Herria: Balmaseda

Helbidea: Martin Mendia, 27

Auzotegi: Herrigunea

Eskualde: Enkarterriko Haranak

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XVIII

Estiloa: Errenazentista

Beste Estiloak: Barrokoa

Balioa: Nahiko ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Eraikintza Data: 1528

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Autorea: Predro Lizarazu, Joan Arteaga, Pedro Alzega eta Jose Lizardi

Deskripzioa eta oharrak:

San Joan eliza zaharra Balmasedan dago, Kadagua ibai bazterrean, Bizkaiko sartaldean. Uste denez, Juan Lopez de la Puente jaunak fundatu zuen, XVI. mendean.

Oinplano sakona du San Joan elizak, habearte bakarra eta kanpandorrea -oinplano karratukoa eta hiru gorputzekoa- oinari atxikia. Eliz barrura sartzeko bi ate ditu. Oinean dagoenak zirkuluerdiko arku bat du, dobelatua, janben gainean bermatua. Multzo osoa zutabe atxikitakoez inguratuta dago. Beste sarbidea geroxeagokoa da, barrokoa, eta honek ere zirkuluerdiko arku bat du pilastren erdian, eta gainean taulamendu bat tenplete batek errematatuta; tenplete barruan nitxo bat dago, gaur egun hutsik. Erabili ziren materialak ohikoak dira: harlandua ostiko, zokalo eta hutsarte inguruetan, eta manposteria gainerako guztian.