San Joan eliza
FITXA
Izena: San Joan eliza
Herria: Biasteri
Helbidea: San Joan plaza, z/g
Auzotegi: Herrigunea
Eskualde: Arabako Errioxa
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XIV
hiribildua.Época: Erdi Aroa
Beste Mendeak: XIII, XVI, XVIII
Estiloa: Gotikoa
Beste Estiloak: Errenazentista, Barrokoa
Balioa: Oso ona.
Kontsebazioa: Ona zenbait gunetan. Eskasa zenbait gunetan.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Akatsak: Akats larriak hormetako zenbait gune jakinetan. Akats txikiak zenbait elementu apaingarritan.
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa
Arabako Errioxan dagoen udalerri hau zinez ederra da. Historiaren zantzuak nonahi sumatzen dira herriko kaleetan. Hemen aipatzen den San Joan elizak, Santa Maria elizarekin batera, eragin handia du herriaren hirigintzaren moldaeran. San Joan eliza hegoaldera dago.
Oinplano angeluzuzena du, lau habearte angeluzuzenetan zatituta. Burualdea hiru absidetan zatituta dago, eta hirurak arku zorrotz batekin batuta daude; erdikoa kupula esferaerdi formako batez estalita dago. Sakristia du, Berpizkunde garaiko korua eta hiru gorputzez osatutako kanpandorrea, XVI. mendeko kanpai horma batekin errematatua. Oinean atxikita Ama Birjina Pilarekoaren kapera dago: oinplano oktogonala du eta habearte bakar bat; azpimarragarriak dira absidea inguratzen duten arkuak.