San Joan eliza
FITXA
Izena: San Joan eliza
Herria: Berriz
Helbidea: Elizondo plaza,7
Auzotegi: San Lorentzo
Eskualde: Durangaldea
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Beste Mendeak: XVII, XVIII
Estiloa: Gotikoa
Beste Estiloak: Barrokoa
Balioa: Oso ona.
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.
Durangaldeko Berriz udalerrian dago San Joan eliza. Badirudi XII. mendean fundatu zela. Dena dela, guk gaur egun bisita dezakeguna XVI. mendean hasi ziren altxatzen. Oso egoera onean dago.
Habearte bakarra du, gurutze ganga bakunez estalia, eta ganga horietako giltzarriak apainduta eta polikromatuta daude. Zirkuluerdi formakoa da absidea eta habearteak baino gurutze ganga konplexuagoa du. Kanpoaldetik hamar ostikok eusten diete hormei eta estalkiei. Baditu, gainera, bi arku sendoren gainean ezarrita koru bat eta kanpoaldean kanpandorre bat.
Bi sarbide ditu. Nagusia sartaldera begira dago eta aurrean harmailak dauzka.
Kanpoaldetik eliza harlanduzkoa da; barrualdetik, zenbait gunetan, manposteriazkoa.