Itzuli orri osora

San Joan Bataiatzailearen eliza

FITXA

Izena: San Joan Bataiatzailearen eliza

Herria: Aiara

Helbidea: Kexa, 26

Auzotegi: Kexaa

Eskualde: Aiaraldea

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XVIII

Estiloa: Errenazentista

Beste Estiloak: Barrokoa

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.

Deskripzioa eta oharrak:

Eliza hau Arabako Aiara eskualdeko Kexaa herrian dago. Komentuko eliza eta, aldi berean, herriko parrokia da. Bere burualdea XVI. mendean eraiki bide zuten, habeartea, berriz, XVIII.ean berreraiki zen.

Angeluzuzen formako oinplanoa du elizak eta oktogono formako burualdea, kanpoaldetik kontrahorma sendoz irmotua. Habearteak bost atal ditu, azkeneko biak klausurako goi koruaren gainean. Presbiterioa, XVI. mendekoa, tertzelete gangaz estalita dago; gangak nerbioak ditu zirkuluak eginez, eta erdiko giltzarria San Joanen irudiarekin apainduta ageri da eta bestea armarriekin. Zortzi elementu horietan XVI. mendeko margolanak ageri dira. Habearteko bost atalak, XVIII. mendekoak, ertz gangaz estalita daude, eta horiek, ertz tarteetan, XVI. mendeko medailoiekin hornituta. Mentsulen gainean dago ganga bermatuta presbiterioan eta apaingarririk gabeko pilastren gainean habearteetan. XVI. mendeko bi bao nabarmentzen dira: okulu bat burualdean, erretaula nagusiko kuskuan sartua, eta leihate bat, arku zorrotzekoa, hegoaldean. Aiararren jauregiko patioan iparralderantz dagoen horman eraiki zen bataiategia. Bataiategian behialako ate bat dago: elizan sartzeko igarobidea hortik zuten jauregikoek. Atean Aiararren bi armarri ageri dira: bi otso ibiltari daude bertikalean eta zortzi sotuer bordatu.

Goi eta behe koruek elizari begira dute errematea, hostaila polikromatuko pabilioi barrokoarekin, maskor bat goian eta aingeruaren buru bat erdian. Burdin forjatuzkoa da pulpitua, estilo barrokoaren eredu bikaina.

Fernando Perez de Aiararen jauregiaren alde banatan zeuden bi dorreetako baten zati batean dago sakristia. Zirkuluerdiko arku fajoia duen ertz ganga batez estalita dago.

Bi kanpai horma daude. Batak arku bakarra du eta erremate hiruangeluarra komentuko klausuran; bestea kanpoan dago, sarbideko zubiaz bestaldean, harlanduz egina da eta bi arku zorrotz ditu kanpai eitekoak. Iparraldea azulejoz dekoratuta dago arkitektura mudejarrean ohi zen bezala. Portada nagusia patioaren eskuinaldean aurkitzen da; patioan arkupe bat dago, arku zorrotzekoa.

XVII. mendeko azken hamarkadakoa da erretaula nagusia. Banku bat du, sagrarioa ostensorioarekin, gorputz nagusia hiru kaletan eta, erremate gisa, kusku handi bat hiru sektorerekin, erdikoa lehen aipatu den okuluarekin irekita. Denen buru, San Joanen imajina. Badira beste lau erretaula barroko ere, Arrosarioko Amari, Santo Domingori, San Joseri eta Santa Katalina Sienakoari eskainiak. Horiez gainera, habeartearen alde banatan, hil eskulturak daude.