Itzuli orri osora

San Joan eliza

FITXA

Izena: San Joan eliza

Herria: Abaltzisketa

Helbidea: Hirigunea,12

Auzotegi: Herrigunea

Eskualde: Tolosaldea

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XIII, XVII

Estiloa: Erromanikoa, Errenazentista, Barrokoa

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa.

Eraikintza Data: 1504-1628;1964an Berritu egin zen.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.

Deskripzioa eta oharrak:

Areto erako oinplanoa du, habearte bakarra absidearekin eta hiru atal. Absidea eta habeartearen lehen atala nerbio diagonalekin estalita daude, eta beste bi atalak nerbio diagonalekin eta tertzeleteekin. Hormei erantsita dauden zutabeerdietan bermatuta daude nerbioak. Zutabeerdi horiek kapitel toskanarrak dituzte eta, banaka batzuek, oinarri gotikoa dute. Habeartearen oinean, arku karpanel baten gainean, goi korua dago, sakonera txikikoa. Ebanjelio aldetik sartzen da eliz barrura. Barru osoa emokatuta dago, baoen inguruak, euskarriak eta korua izan ezik, harlanduzkoak baitira. Goi koruan dagoen zirkuluerdiko leihate batetik, behekoan dagoen beste angeluzuzen formakotik eta leiho batetik sartzen da argia eliz barrura.

Kanpoaldean, abside poligonala nabarmentzen duten kontrahormak ikus daitezke, eta erlaitz batek ematen die gaina hormei. Zati batzuk harlanduz eginak dira eta beste batzuk manposteria agerikoaz. Ebanjelio aldean eliz atari itxi bat dago, baina bi hutsarte daude, tartekatuta, sarrera gisa. Eliz atarian arkupe erromaniko bat dago, XIII. mendekoa beharbada; Leireko monasterioarena zen eliza honetatik geratzen den jatorrizko elementu bakarra horixe dateke. Oinean dago kanpandorrea, lauki formakoa, hiru gorputzekin; azkenekoan dago kanpaientzako hutsartea. Kanpai horietako bat 1493. urtean urtu zuten. Lau isurki ditu, ezkilategia eta burdinazko gurutze bat.