San Jazinto ermita
FITXA
Izena: San Jazinto ermita
Herria: Markina-Xemein
Helbidea: Atxondo, 8
Auzotegi: Atxondo
Eskualde: Lea-Artibai
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Ermita
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Beste Mendeak: XVIII
Estiloa: Barrokoa
Balioa: Nahiko ona.
Kontsebazioa: Ona zenbait gunetan
Jabetasun: Ondare Partikularra
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Akatsak: Akats txikiak hormetako zenbait gunetan
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.
Ermita hau Markinako Atxondo auzoan dago, eta badira bertan obrak egin zirela dioten 1762ko agiri batzuk.
Ermitak oinplano angeluzuzena du, habearte bakarra eta isuri biko estalkia.
Argia iparraldera begira dagoen bao bakar batetik sartzen da.
Sarrera, oinean, zirkuluerdiko arku dobelatua da.
"S" formako erlaitz bat du, ermita inguruko hormak koroatzen dituena.
Barruan burualdeko horma nabarmentzen da, diamante puntaren formako motiboak margotuta dituena, baita zurezko ganga ere, zerra hortz polikromatuekin dekotaratua.
Gailurretik zintzilik brontzezko kanpai bat dago.