Itzuli orri osora

San Esteban Lehen Martiriaren eliza

FITXA

Izena: San Esteban Lehen Martiriaren eliza

Herria: Zestoa

Helbidea: Arroa-Goikoa,z/g

Auzotegi: Arroa-Goikoa

Eskualde: Urola Kosta

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XVII

Estiloa: Barrokoa, Errenazentista

Balioa: Nahiko ona.

Kontsebazioa: Ona oro har. Zenbait gunetan eskasa.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Eraikintza Data: 1552

Akatsak: Akats txikiak hormetako zenbait gunetan.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Autorea: Domingo Etxenagusia

Deskripzioa eta oharrak:

Oinplano angeluzuzena du elizak, eta habearte bakarra burualde oktogono formakoarekin, kupula batekin estalia. Koru handi-handia du. Epistola aldeko hormako atal bakoitzean bao angeluzuzen bat ageri da eta horietatik sartzen da argia barrura; oinean, berriz, okulu bat, eta hortik sartzen da argia korura. Eliz barruan kontrahorma edo ostikoak daude han-hemen.

Eraikinaren ertzak harlanduzkoak dira eta gainerako guztia manposteriazkoa. Kanpoaldean hormigoizko ataripe modernoak portada barrokoa babesten du; bertan San Estebanen irudia ageri da. Ebanjelio aldean atxikita oinplano karratuko kanpandorre bat dago alde bakoitzean bao bat duela.

Erretaula nagusia, Santa Anaren eta San Estebanen irudiekin, XVIII. mendekoa da. Alboko hormetan erretaula bana dago, bata Ama Birjina Arrosariokoarena eta bestea San Joserena.