San Esteban eliza
FITXA
Izena: San Esteban eliza
Herria: Donemiliaga
Helbidea: San Esteban plaza,2
Auzotegi: Narbaxa
Eskualde: Arabako Lautada
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XV, XVI
hiribildua.Época: Erdi Aroa /Aro Berria
Beste Mendeak: XVII, XVIII, XIX
Estiloa: Gotikoa, Errenazentista
Beste Estiloak: Barrokoa, Neoklasikoa
Balioa: Nahiko ona.
Kontsebazioa: Zenbait gunetan ona. Zenbait gunetan eskasa.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Akatsak: Akats larriak hormetako zenbait gunetan. Akats txikiak estalkietako zenbait gunetan. Akats larriak gangetako zenbait gunetan. Akats larriak zenbait elementu apaingarritan.
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.
Arabako Lautadan, Donemiliaga herrian erdi-erdian dago San Esteban eliza. Aldi desberdinetan elementu arkitektoniko berriz jantzi du bere burua, gotikoaz bezala neoklasikoaz.
Areto erako oinplanoa du, zabala, habearte bakarra luzeran bi ataletan zatituta eta burualde oktogono formakoa, oso estua. Burualdean mentsulen gainean eta habeartearen erdian zutabeerdien gainean bermatuta dagoen gurutze ganga tertzeletedunez estalita dago eliza. Eraikinari zutik hobeto eusteko XVI. mendean kontrahorma edo ostiko batzuk ipini zitzaizkion kanpoaldean.
Elementu arkitektoniko ikusgarri asko du: XVIII. mendeko koru bikaina, XVII. mendeko harrizko pulpitua, oinplano oktogono formako sakristia XIX. mendeko kupularekin, eta kanpandorrea: azkeneko hau sartaldera dago eta XVII. mendekoa da; lauki formako oinplanoa du eta goren atalean daude kanpaiak. Erlaitz batek ematen dio gaina eta bolaz hornitutako lau pinakuluk errematatzen dute.
Eliz barruan sartzeko bi sarrera daude, biak estilo neoklasikoan eginak.
Baoak, arkupea eta sakristia izan ezik -harlanduzkoak dira-, gainerako guztia manposteriazkoa da.
Arabar Berant Erdi Aroko bataiarririk interesgarrienetakoa San Esteban elizan dagoena da.