Zestoako bainuetxeko geltokia
FITXA
Izena: Zestoako bainuetxeko geltokia
Herria: Zestoa
Eskualde: Urola Kosta
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Geltokia
Tipologia Zehatza: Trenbideak eta funikularrak
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Eraikintza Data: 1926
Autorea: Ramon Kortazar
Urola trenbidearen sareari dagokio eta, haren geltoki guztiak bezalaxe, Ramon Kortazarrek eraiki zuen, 1926an. Zestoako Bainuetxetik gertu dago.
Eraikin angeluzuzena da, bi solairukoa: lehenengoan txartelak saltzeko gela, faktorearen gela eta itxarongela daude, eta bigarrenean etxebizitza.
Hormak adreilu luzituz eginak dira eta beheko aldean harlandua ageri da, halaber ertzetan. Bigarren solairuaren gainean inposta lerro bat ikus daiteke, eta estalkiak lau isurialdeko teilatua du.
Erdiko bi leihoek burdina forjatuzko balkoi bat daukate, erdialdean dekorazioa erradiala ageri duela.
Fatxada nagusian, berriz, garitoiak ageri dira, eta horietako bakoitza errematatuz pinakulu bana ikus daiteke, Bainuetxetik gertu dagoen Lili jauregia gogorarazten dutenak. Fatxada bakoitzean, gainera, idazkun bana dago geltokiaren izenarekin. Horiez aparte, erdialdean armarri bat ageri da erliebean egina, baina barrualdea hutsik dauka. Geltokian Urola trenaren geltokiei dagokien erloju tipikoa ikus daiteke oraindik ere.