Zarauzko merkatua
FITXA
Izena: Zarauzko merkatua
Herria: Zarautz
Eskualde: Urola Kosta
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Merkatua
Tipologia Zehatza: Merkatuak eta kooperatibak
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Eraikintza Data: 1901
Deskripzioa gaur egun:
Udaletxeari erantsita dago merkatua, Zarauzko Parte Zaharrean. Oinplano angeluzuzenekoa da pabiloia, eta barruan bi goi solairu ditu. Isuri biko estalkia dauka, erdigunean argizulo handi bat duela. Hormak manposteriaz eginda daude eta zorua laua da, zementuzkoa. Berez merkatua denean sartzeko, gune lauangeluar bat dago. Hiru ate dauzka barrura sartzeko, erdikoa zirkuluerdikoa eta albokoak ateburuarekin . Barrenean espazio bakar baten inguruan daude banatuta salmenta postuak. Lehenbiziko solairuan ertz alakatuak dituzten pilareak ageri dira, gaineko solairuko korridoreari eusten diotenak. Baoetatik eta pabiloian alde batetik bestera dagoen argizulotik sartzen da argia pabiloi barrura. Linterna horren azpian zertxak agerian daude, marroiz pintatuta. Fatxada nagusian, zuriz pintatua, frontoi hiruangeluar bat ikusten da goiko aldean, eta inposta lerro molduratu bat dauka arku zentral bat eratzen duena. Hastialeko okulua oso-osorik moldura batez apainduta ageri da.