Itzuli orri osora

Usurbilgo geltokia

FITXA

Izena: Usurbilgo geltokia

Herria: Usurbil

Eskualde: Donostia-Beterri

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Geltokia

Tipologia Zehatza: Trenbideak tea funikularrak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Gaur egungo deskripzioa:

Usurbilgo geltokia Eusko Trenbideak sareari dagokio. Eraikin angeluzuzena da, bi solairu dituena, eta pareten bitartez zatitua, zerbitzu desberdinak eta etxebizitza bereizteko. Estilo neorregionalistari jarraituz eraiki zen, zurituta, manposteriazko zokaloarekin eta zurezko armazoi faltsuarekin.

Estalkia isuri bikoa du, eta gailurra fatxada nagusiarekiko perpendikularra da, teila arabiarrarekin. Manposteriazko tximinia bat ageri da gainean.

Beheko aldean sarbide zabal zenbait irekitzen dira, zirkuluerdiko arkuen pean, eta ateek ateburua daukate. Leihoak zabalagoak dira fatxada nagusian atzekoan baino, eta leihoburua daukate.

Burdinbidearen aldean markesina bat eta erloju bat ikus daitezke.

Multzoa osatuz azpiestazioaren eraikina dago, energia elektrikoa transformatzeko eraiki zena. Berau habearte angeluzuzena da, lau isuriko teilatuarekin eta teila arabiarrez estalia, eta aurrealdean lau dorre ditu, horiek ere lau isuriko estalkiarekin. Hegal zabala nabarmentzen da, zurezko harburuak imitatzen dituena.

Fatxadetan manposteria eta goiko aldean adreilu agerikoa tartekatzen dira. Fatxada nagusian armarri dekoratua bat ikus daiteke eta, bertan, geltokia inauguratu zen urtea ageri da: 1929. Aipatu fatxada nagusian, alboetakoetan bezalaxe, hutsarte zabalak irekitzen dira, leihoburuekin.

Bai geltokia, bai azpiestazioa, ondo zainduta ageri dira.

Usurbilgo geltokia
Usurbilgo geltokia