Itzuli orri osora

Urdanibiko burdinola eta errota

FITXA

Izena: Urdanibiko burdinola eta errota

Herria: Irun

Auzotegi: Anaka

Eskualde: Oiartzualdea

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Errota

Tipologia Zehatza: Errotak eta Burdinolak

Mendea: XVII, XVIII

hiribildua.Época: Aro Modernoa

Beste Mendeak: XIV, XV, XVI, XX

Datu historikoak:

Errotak, aldaparoak, karga deposituak eta Urdanibiarren etxondoak osatzen dute eraikin multzoa; burdinolaren eraikin-lantegiaren aztarnarik ez da gaur egun. Lantegia, errota eta jauregia behin baino gehiagotan aipatzen dira artxiboetako hainbat agiritan. Adibidez esaten da errota lanean 1933. urtean jarri zela, eta alea irindu zuela 1940. urtea arte, eta 1983. urtean ekomuseo izateko konpondu eta moldatu zutela.

Deskripzioa gaur egun:

Eraikinari atxikita zeuden kanpoko azpiegituretatik hauek bakarrik gordetzen dira: ubidearen lehenbiziko metro batzuk, ura hartzen zuen urtegiaren ondo-ondoan, 34,1 x 6,30 m-ko aldaparoa manposteriazko, urtegi batean hasten da, eta horri erantsita aurkitzen zen burdinola-, eta azkenik tunela, ganga kanoidunarekin, hareharrizko dobela, ongi egokitutakoekin egina.

Burdinolaren aztarna bakan batzuk ikusten dira oraindik ere aldaparoan. Errota solairu bakarreko eraikina da oinplano angeluzuzenarekin , sotoa arkitektura tradizionalean egindakoa da, eta teilatua isuri bikoa. Metalezko bi gurpil, zurezko bi ardatz lauki formako eta bi sifoi metaliko gordetzen dira. Garia eta artoa ehotzeko erabilitako bi errotarriak berritu egin ziren 1983. urtean, eta osorik daude.

Urdanibiko burdinola eta errota
Urdanibiko burdinola eta errota