Urbaenea errota
FITXA
Izena: Urbaenea errota
Herria: Elduain
Eskualde: Tolosaldea
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Errota
Tipologia Zehatza: Errotak eta Burdinolak
Mendea: XIX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Beste Mendeak: XX
Eraikintza Data: 1890
Beste Izenak: Ugane errota
Autorea: Jose Maria Etxeberria
Errota bat egiteko baimena eskatu zuen Jose Maria Etxeberriak 1890ean eta eman egin zitzaion. Ura errekatik hartzen duen ur errota da, eta bere egitura hidraulikoa osorik gordetzen da, baita alea ehotzeko makineria ere, orain dela gutxi berritu diren bi errotarri parerekin.
Deskripzioa gaur egun:
Presa arku motakoa da, 25 metroko zabalera du eta 2 metroko ezponda. Ubideak lauki formako epaia du eta manposteria emonkatuan egina da. Kanala zabalduz egina dago aldaparoa , manposteria emokatuzko euskarriak dituela, eta tunelak, handi-txikiz oso handia, zirkuluerdiko arkua du, dobelak manposteriazko harlauzaz eginda daude eta harrizko eskailera batetik joaten da bertara.
Eraikin nagusia lauki formakoa da, oso handia, isuri biko teilatua du eta erdi aldean txapitula. Zuritu gabe dago, eta manposteriaz eta harlanduxkaz egina da. Beheko solairuan gela bat hartzen du lantegiak, eta gainerako guztia ardientzat-eta artegi eta etzaleku bihurtu da; goiko solairuetan etxebizitzak daude. Ubidearen ondoan indarretxe txiki bat dago denboraren poderioz etxebizitza bilakatu dena. Burdinazko bi turtuki eta harrizko bat gorde dira. Azkeneko hori deseginda dago. Badaude bi ardatz metaliko ere estandar motakoak, baita bi sifoi metaliko ere. Bi errotarri gordetzen dira, bata garia ehotzekoa eta bestea artoa, beren tranka, aska, harrikaxa eta garabiekin.