Itzuli orri osora

Ur gaineko dikea

FITXA

Izena: Ur gaineko dikea

Herria: Pasaia

Auzotegi: Bordalaborda

Eskualde: Oiartzualdea

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Dikea

Tipologia Zehatza: Kaiak, ontziak eta ontzigintza

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Estiloa: Formala

Eraikintza Data: 1933

Gaur egungo deskripzioa:

Luzuriaga Ontziolak dauden Armamentu Kaian dago kokatuta ur gaineko dikea gaur egun. Kasko berezi bat dauka "U" eran; tankeak urperatzen direnean kaskoa ere urperatzen da eta sakonera jakin batean geratzen da, uraren nibelaren azpian. Ontzia barruan sartu, ponpen bidez tankeak hustu eta dikea berriro ur gainera ateratzen da, aldi berean barruan, tinkatuta eta solibei gogor lotuta daukan ontzia gainera ekarriz. 125 metroko luzera gehienekoa duten ontziak har ditzake barruan. Dikearen kanpo zabalera 23,25 m da, barne zabalera 18 m, eta sakonera gehienez ere 160kg/ zm2ko pikaderoen artean, gehieneko flotazioan daudenean. Dikeak alboan metalezko bi tanke dauzka eta hiru kaxa handi aske tankeen tartean; tankeok zurezko biserak dauzkate brankan eta popan. Zurez eta metalez eginak dira pikaderoak eta dikearen erdian daude kokatuta, eta hor dago bermatuta ontziaren gila. Behar direnak jasotzeko eta lekualdatzeko badauka 3 tonako garabi bat ere.

Datu historikoak:

Ur gaineko dikea 1925ean egin zen, Alemaniako Lubecker Ontzioletan, eta hortik Cadizera eraman zuten; han bi zatitan erdibitu eta bietatik bat Pasaiako portura atoian ekarri zuten, non Luzuriaga Ontziolak erosi zuen itsasontziak egiteko, horien hondoak garbitzeko eta konpontzeko; horrek guztiak indar bizia eman zien Pasaiako Lantegiei, arrantzaleek behar-beharrezko baitzituzten instalazioak beren ontziak konpontzeko eta garbitzeko.

Ekoizpen prozesua:

Ontziak garbitzeko eta konpontzeko erabiltzen dute, baita barrena zulatu, ura sartu eta hondoratzeko arrisku bizian direnei laguntzeko ere.

Ur gaineko dikea
Ur gaineko dikea
Ur gaineko dikea