Torre urizar etxe multzoa
FITXA
Izena: Torre urizar etxe multzoa
Herria: Bilbo
Auzotegi: Torre urizar
Eskualde: Hego Uribe
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Langileen etxebizitzak
Tipologia Zehatza: Langileen etxebizitzak eta jantokiak
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Estiloa: Eklektikoa
Eraikintza Data: 1919
Beste Izenak: Barrio de urizar goikoa
Autorea: Ricardo Bastida
Auzo honetan ez dago kalerik, espazio irekiak baizik. 270 etxebizitza dira, bost garaiera dituzten 25 etxetan banatuta, erdian "U" formako hiru patioren inguruan eraikiak. Etxeetako departamentu guztiek bi fatxada dituzte, eta horietako batek plaza aldera ematen du. Tipologiari dagokionez, Bastidak etxe blokeen formulari heldu zion, lur baliabideak optimizatzeko aukera ematen zuelako. Ikuspegi teknikoari dagokionez, berriz, hainbat alderdiri arreta handia ipini zien, hala nola orientazioari, aireberritzeari eta argiari. Barne espazio irekien banaketa arrazionalizatzen saiatu zen eta, ondorioz, plazak diseinatu zituen, lorategirik gabe, kalera zuzenean irteteko.
Datu historikoak:
Bilboko Udalak 1919an langile auzo handi bat eraikitzea erabaki zuen eta, horretarako, Monasterio andreei sail bat erosi zien, Urizar Goikoa baserrikoa, hiria mendean hartzen zuen leku batean. Mandatua Ricardo Bastidari egokitu zitzaion, eta 1919an jarri zen lehenengo harria. Bastidak Torre Urizarren nahasketa eklektikoa erabili zuela esan daiteke: frantziar klasizismoa, vienar segida eta amerikar funtzionalismoa. Alde batetik, auzoa teknika tradizionalekin eta karga murruekin egina dago, solairutan antolatutako etxeekin. Bestetik, bloke handiak, hiru patioren inguruan antolatuta, morfologia erdi irekia dauka: iparraldetik itxita haize boladetatik babesten da, eta hegoaldetik eta ekialdetik zabalik dago. Horrez gain, kale bitartez bereizitako etxadien antolamendua ekidin nahi zen. Auzoaren kostua ordaintzeko 1911ko Etxe Merkeei buruzko Legearen, Foru Aldundiaren eta Aurrezki Kutxaren laguntza izan zuten.