Itzuli orri osora

Atxuriko geltokia

FITXA

Izena: Atxuriko geltokia

Herria: Bilbo

Auzotegi: Atxuri kalea

Eskualde: Hego Uribe

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Geltokia

Tipologia Zehatza: Trenbideak eta funikularrak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Estiloa: Eklektikoa

Eraikintza Data: 1912

Autorea: Manuel Maria Smith

Deskripzioa eta datu historikoak

Atxuriko geltokia Eusko Trenbideen sarekoa da. Eraikin erregionalista da, herri tradizioan oinarritua, Santander aldeko zein euskal arkitekturaren kutsua daukana, baserrien, dorretxeen eta abarren xehetasunak tartekatzen dituelarik. Sarbide nagusiaren gainean, Atxuri kalean, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru armarriak erakusten dituen armarri handi bat dago, idazkun honekin: "Ferrocarriles Vascongados".

Bilboko itsasadarraren ertzean dago, eskuinaldean. Eraikinak "L" forma dauka, eta garai desberdinetan egindako hainbat gorputzez osatua da. Eraikin nagusia da jatorrizkoa, eta txartel leihatilak, itxarongela eta nasetako sarrerak daude bertan. Dorre bat dauka, Manuel Maria Smith Ibarrak proiektatu zuena 1912an. Hurrengo gorputza, hori ere Smithek 1914an egina, "L"-aren alde nagusian dago, eta beste dorre batek bereizten du aurrekotik. Azken luzapena ondoan dago, jite monotonoagoa dauka eta 30eko hamarkadan egina da.

Jatorrizko eraikinak hiru garaiera ditu. Beheko oinean txartel leihatilak daude, itxarongela, nasetako sarrerak... Lehenengo solairuan kafetegi-jatetxea nabarmentzen da, bigarren mailako beste espazio batzuekin; dorrea ere bertan dago. Estalkiak lau isurki ditu,teila arabiarrekin , eta zurezko hainbat harburu ditu, aurreko aldean landareak eta alboetan irudi geometrikoak tailatuta dituztela. Harburuak harrizko mentsulen gainean bermatzen dira, binaka elkartuta.

Geltokiak sarbide ugari ditu, batez ere Smithek planeatu zuen gorputz nagusian. Eraikin nagusi horretan, beheko oin osoa oso neurri handiko sarbidez osatuta dago, eta horiek zirkuluerdikoak eta orri bikoitzekoak dira. Kristala dute, eta forma klasikoak tartekatzen dituen sareta bat. Atxuri kaleko sarrera inguratuz greka liso koskadun bat dago.

Goiko solairuetako leihoek zur tailatuzko leihoburua daukate, baita harrizko barlasaia ere, diamante formako apaingarri klasikoaz zizelkatua.

Atxuriko geltokia