Itzuli orri osora

Artxandako funikularra

FITXA

Izena: Artxandako funikularra

Herria: Bilbo

Eskualde: Hego Uribe

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Funikularra

Tipologia Zehatza: Trenbideak eta funikularak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Eraikintza Data: 1914

Gaur egungo deskripzioa:

Castaños auzoan itsas mailatik gora 9 metrora dagoen geltokian hasten da funikularra eta, 770 metro luzeko bidea egin ondoren, 235 metroraino igotzen da. Burdinbide bakarreko trazatua dauka, eta horren erdi parean bidegurutzea. Metro bateko zabalera zuen burdinbideak, eta betoizko xafla jarraitu batean sartuta zeuden trenbideko trabes angeluar metalikoen gainean ezarrita zegoen; gaur egungoaren zabalera 1,266 metrokoa da.

Trazatuaren gutxieneko aldapa %23,6koa da eta gehienekoa %44,7koa, eta trazatuak ezkerraldera bihurgune bat dauka, 300 metroko erradioa duena; baditu fabrika obra bikainak ere, horien artean bata beheko geltokia, eta bestea ibilbidearen lehenbiziko 103 metroak, biak tunel barruan. Harlanduzko zubi bat ere badu, 170 metro luze dena, 6 metroko argia duten 20 arkuz hornituta.

Artxandako funikularraren jatorrizko orgak zurezko kaxaz hornituta zeuden, sei ataletan zatituta, eta guztira 60 bidaiari sartzen ziren; gaur egungoak CAF enpresak eginak dira, Irizarrek fabrikatutako karrozeriarekin.

Datu historikoak:

1914an zenbait enpresaburuk Artxanda mendian kasino bat, hotelak eta jatetxeak egiten hastea gogatu zuten eta, jakina, baita funikular bat egitea ere, mendia Bilbo hiriarekin lotzearren. Horren kariaz, 1914an, "Sociedad Funicular de Archanda S.A." fundatu zen. Lanean berehala hasi ziren; Seberiano Goñi donostiar ingeniariak zuzendu zituen obrak eta funikularra 1915ean inauguratu zen.

1936ko gerratean bonba batek goiko geltokia eta han zegoen orga txiki-txiki eginda utzi zituen. Handik urtebetera hasi zen berriro gora eta behera funikularra eta, gerrakoan kasinoko instalazioak desagertu baldin baziren ere, eremua urbanizatzen hasi ziren eta ostatu eta jolasleku berriak egiten, eta horrekin guztiarekin poliki-poliki gero eta jende gehiago funikularrean ibiltzen. Udala "Sociedad Funicular"-aren akzioak erosten hasi zen, eta 1972an titulu guztiak beretu zituen.

1976an, funikularren historian gertatutako istripurik larrienetakoa gertatu zen: bi orgak birrinduta geratu ziren eta garraio zerbitzua etenda.

Funikular berria 1983an inauguratu zen; urte berean uholdeak kalte handiak eragin zituen instalazioetan, eta berriro etenda geratu zen zerbitzua.

Artxandako funikularra