Arrandegia
FITXA
Izena: Arrandegia
Herria: Donostia
Auzotegi: Arrandegi kalea
Eskualde: Donostia-Beterri
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Merkatua
Tipologia Zehatza: Merkatuak eta kooperatibak
Mendea: XIX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Beste Mendeak: XX
Estiloa: Eklektikoa
Eraikintza Data: 1899
Eraikin angeluzuzen bi solairuko hau arrandegia izateko egin zen; beheko solairua hainbat lokaletan banatuta dago eta goikoa hormarte desberdinetan. Egitura betoizkoa du, hormak manposteria eta harlanduzkoak , eta estalkiak lau isurialde dauzka. Zoruak zementuzkoa dira, eta sabaiak betoiz forjatuak. Sarreretako ateek ateburua daukate, eta argia alboetan dauden bao angeluzuzen zabaletatik sartzen da. Kanpoaldean patin bikoitzeko bi eskailera daude, harlanduz eginak.
Eraikinaren estiloa guztiz eklektikoa da, inspirazio barrokoan oinarritua, eta harlanduzko pilastrak dauzka, zarpeatu zuriaren gainean. Sarbideak harlanduz inguratuta daude, eta giltzarria eta belarriak irtenda nabarmentzen dira.
Denbora-pasa eta atsedenleku bihurtu da gaur egun.
Datu historikoak:
Jatorrizko eraikina Etxebeste arkitektoaren proiektuan oinarritu zen, 1842an, baina 1889tik 1899ra Goikoa arkitektoak egin zituen eraberritze eta egokitze proiektuen ondorioz, bertan arraina saldu beste ezer ez zela egingo erabaki zenez, guztiz aldatu zen. Hasieran solairu bakarreko eraikina izango zen, anfiteatro modukoa, erdian iturri bat ageri zela. Ondoren, alabaina, aldatu egin zen eta, Juan Aldai arkitektoak 1912, 1916 eta 1919 urteetan buruturiko obren ondotik, gaur egun daukanaren antzeko itxura hartu zuen.