Itzuli orri osora

Araxes S.A. Paper Fabrika

FITXA

Izena: Araxes S.A. Paper Fabrika

Herria: Tolosa

Eskualde: Tolosaldea

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Papergintza

Tipologia Zehatza: Papergintza eta kimika

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Beste Mendeak: XX

Estiloa: Eklektikoa

Eraikintza Data: 1885

Gaur egungo deskripzioa:

Multzoa produkzioko eraikinek osatzen dute, su hartu eta erabat aldatuta geratu ziren arren. Horiei erantsita beste eraikin batzuk daude eta, ekoizpenerako horiez gainera, administratzailearen etxea, herri estilo berrikoa, langileen bi etxeak, estilo neogotikoko San Luis eliza, aroztegia... Azpiegitura hidrauliko handia ere nabarmentzekoa da, zeinetik bi presak eta horiei dagozkien kanalak gordetzen diren; ubide horietako bat aipagarria da, betoiz egin zen lehena izan zelako. Makineriari dagokionez, berriz, turbinak eta alternadoreak, zulatzeko makinak eta, batez ere, papergintzari lotutakoak erregistratu dira, horien artean azpimarratu behar direlarik holandar pilak, harilkatzaileak, ebakitzaileak...

Datu historikoak:

1902an, ura eta energia lortzearren, enpresak azpiegitura lan handi zenbait egin zituen, horien artean nabarmena akueduktu baten eraikuntza. Fabrikan 150 langilek egiten zuten lan, eta horiek kolonia bat osatzen zutela esan daiteke, zeinari enpresak etxebizitza, argindarra eta beste zerbitzu batzuk eskaintzen zizkion, hala nola eskola doan eta derrigorrezkoa langileen seme-alabentzat eta kapera bat. 1920an fabrika sutan erre zen, eta haren ondorioz birmoldaketa handia egin behar izan zen. Duela zenbait urte ordainketa etendura aldarrikatu zuten eta, ondoren, enpresa batzordearen esku geratu zen.

Ekoizpen prozesua:

Paper fabrikaren espezialitateak ziren zetazko papera, zigarroak egiteko papera, botilak eta fruta biltzeko papera, satinatua, serpentinak, konfetiak... Produkzio prozesua paper errotetan eta karrakan hasten zen, non pasta eta trapuak xehatzen ziren; handik piletara pasatzen zen eta, bertan, koloratzaileak eta beste substantzia batzuk gehitzen zitzaizkion. Ondoren, paper makinara pasatzen zen eta, papera lehortu eta gero, lortu nahi zen paperaren arabera, zegokion akabera ematen zitzaion.

Araxes S.A. Paper Fabrika
Araxes S.A. Paper Fabrika