Aranekola burdinola
FITXA
Izena: Aranekola burdinola
Herria: Durango
Auzotegi: Tabira
Eskualde: Durangaldea
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Burdinola
Tipologia Zehatza: Errotak eta Burdinolak
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Berant erdi arokoa
Beste Mendeak: XVII, XX
Beste Izenak: Tabirako burdinola
Ibaiaren eta Tabira auzoa alderik alde iragaten duen errepidearen tartean dago burdinola hau, eta Bizkaiko ola hondakin arkitektonikorik antzinakoena da.
1560. urteko agiri batean esaten denez, hagatxoak eta balaustreak egiten ziren bertan. 1796ko etxe erroldan bertan gabi bat zegoela esaten da, eta badakigu XIX. mende hasieran artean burdinolan lan egiten zela.
Gaur egungo deskripzioa:
Oinplano angeluzuzen samarra du (11x12 m), eta hiru garaiera dauzka harlanduxkaz eginak; ertz eta sarbideak, haatik, harlanduzkoak dira. Fatxada nagusian baoek dintela dute. Sarbidean, hala ere, zirkuluerdiko arkua du (XVI. mendekoa), harlanduzko dobelekin . Atzealdeko fatxadak eranskin bat dauka, oinplano luzea duena, harlanduzko zokaloarekin eta adreiluzko gainaldearekin.
Presa grabitateko zuzena da, 15 metro inguruko hondoa du eta ostiko prismatiko zentral batek eusten dio. Segur aski harrizkoa da, zementuz zarpeatua .
Ibaiaren eta errepidearen tartean berrehun metro luzeko ubidea ageri da. Harlanduz egina da eta zabalera desberdinekoa han-hemenka. Hiru isurbide ditu; hirugarrenak, azkenekoak alegia, metalezko konporta dauka. Lau metro zabaleko luzakin bat du burdinolaren atzeko fatxadari erantsia.