Andoaingo geltokia
FITXA
Izena: Andoaingo geltokia
Herria: Andoain
Eskualde: Tolosaldea
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Geltokia
Tipologia Zehatza: Trenbideak eta funikularrak
Mendea: XIX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Deskripzioa eta datu historikoak:
Norteko trenbidearen sareari dagokio.
Bi solairuko eraikin angeluzuzena da, egitura betoizkoa du, eta beheko solairua guztiz zatitu gabea da. Estalkia lau isurikoa da, eta erlaitza molduratua eta margotua dauka, zurezko hegalarekin. Geltokiaren itxitura adreiluz egina dago.
Burdinbidearen aldeko fatxada zurituta dago, zokalo koloreduna dauka eta harlandu imitaziozkoak ageri dira. Bertan hiru ate zabal irekitzen dira, zirkuluerdiko arkuarekin . Beste aldeko fatxadan antzeko ezaugarriak dituen beste ate bat ikus daiteke, eta berdin alboko fatxadetako batean.
Hiru bao lerro ageri dira, guztiak leihoburuekin , ardatz bertikalekoak, atzeko fatxadako lehenengo solairuko baoak izan ezik, horiek zirkuluerdiko arkuan baitaude.
Metalezko markesina bat nabarmen daiteke, zutabetxo lerdenen gainean bermaturik, horiek ere metalezkoak.
Norteko Trenbidea fundatu zen garaikoa da eraikina.