Amurrioko geltokia
FITXA
Izena: Amurrioko geltokia
Herria: Amurrio
Eskualde: Aiaraldea
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Geltokia
Tipologia Zehatza: Trenbideak eta funikularrak
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Estiloa: Neoeuskalduna
Autorea: Jose Enrique Marredo
Geltoki hau herriaren erdialdean dago eta Amurrioko udalerrian dauden hiruretako bat da. Jose Enrique Marrerok eraiki zuen, 1929ko planoen gainean eginda. Bilbo-Tutera trenbide sareari dagokio.
Eraikin angeluzuzenada, neoeuskaldun tipologiakoa, eta beheko oina, lehenengo solairua eta atikoa dauzka. Beheko solairuan itxarongela, txartelak saltzeko gela eta taberna daude. Lehenengo solairua etxebizitza da.
Hormak harlanduz eginda daude beheko aldean, manposteria zarpeatuz lehenengoan eta goian adreilu luzitua ageri da. Isuri biko teilatu asimetriko batez dago estalita, teila lauarekin.
Fatxadetan harlanduz inguraturiko leihoak ikus daitezke, kontraleihoekin, barlasaizurezkoa eta berdez apaindua dutenak, eta zurak fatxadaren gainerako zatiekin kontrastatzen du, fatxada bera zuriz luzituta baitago. Erdiko balkoiak baranda dauka eta zurezko mentsulak, horiek ere berdez dekoratuta.
Hastialarenerdian Amurrioko armarria ageri da.
Trenbidera ematen duen atzeko fatxadan oin bakarreko eraikin bat nabarmen daiteke, orratzak aldatzeko makineria dagoena. Errele mekanismoen eraikina ere ikus daiteke, gaur egun komunikazio zentro bilakatua. Berori eraikin angeluzuzena da, beheko oina eta lehenengo solairua dituena, eta teilatua isuri bikoa da, txapitulekin eta teila lau edo zapalarekin. Teilatuari zurezko egitura batek eusten dio, fatxadatik irteten dena. Kanpoan harrizko eskailera bat dago, goiko pisura.