Aizerrota errota
FITXA
Izena: Aizerrota errota
Herria: Getxo
Auzotegi: Elexalde Getxo
Eskualde: Uribe Kosta
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Errota
Tipologia Zehatza: Errotak eta Burdinolak
Mendea: XVIII
hiribildua.Época: Aro Modernoa
Beste Mendeak: XX
Eraikintza Data: 1726, 1727
Errota hau Arrigunagako hondartza gordetzen duten labarren gaineko eremu batean dago, eta elizateak izan zituen haize errotetatik iraun duen bakarra da. 1726tik 1727ra bitartean eraiki zuten, Artxandakoaren ereduari jarraituz. Lehenengo jabea irlandar bat izan zen, baina gero nagusi desberdinak izan zituen. 1787az gero etxebizitzarako baino ez zen erabiltzen, eta XIX. mendean abandonatu egin zuten. Getxoko Udalak 1956an zaharberritzeari ekin zion, Mantxakoen ereduari jarraituz, eta urte bereko irailean "errota berria" inauguratu zuten. Gaur egun jatetxe bilakaturik dago. Jatorrizkotik kono-enbor formako egitura eta hura urratzen duten baoak geratzen dira.
Gaur egungo deskripzioa:
Eraikinak oinplano zirkularra du, kono-enborraren siluetarekin eta duela gutxi egindako estalki konikoarekin; bertako hegalak ere berriak dira. Harri eta kareorez taxututa dago, bao eta sarrera dintelduekin, harlanduzinguratuta. Hiru garaiera ditu, eta sarreretako batean idazkun hau irakur daiteke: "Ayto de Guecho/restauró aixerrota/sepbre MCMLVI".
Zaharberritu zutenean jatetxe izateko erabili zen beste pabiloi bat erantsi zioten.