Itzuli orri osora

Legizamongo paper fabrika

FITXA

Izena: Legizamongo paper fabrika

Herria: Etxebarri

Auzotegi: Legizamon 2

Eskualde: Hego Uribe

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Papergintza

Tipologia Zehatza: Papergintza eta kimika

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Beste Mendeak: XX

Eraikintza Data: 1833

Gaur egungo deskripzioa:

Fabrika Ibaizabalen eskuinaldean dago, Bilbo eta Boluetako Santa Ana lotzen dituen errepidetik gertu.

Datu historikoak:

Lehenengo erreferentzia 1833koa da. Antza denez, XIX. mendearen hasieran Ferreira zeneko makineria zaharkitua paper fabrika protoindustrial bilakatu zen. Ondoren, irin errota bihurtu zen.

Ekoizpen prozesua:

Lehenengo fasean papera egiteko behar ziren lehengaiak biltzen ziren, esate baterako, piltzarrak, eta, motaka bereizi eta gero, urez beteriko ontzi batzuetan sartzen ziren, hartzitu arte; gero, zurezko mailu zabal batzuk erabiliz, jo egiten ziren. Hortik garbiketa eta hartzidura fasera pasatzen zen, zeinak bospasei aste iraun zezakeen.

Lehengai hori txikitzeko marrusketa erabiltzen zen, hau da, zurezko edo harrizko kaxoi batean, zeharka, burdinazko xafla ahodun bat duen lanabesa. Puskak egin eta gero, gaia zurezko eta burdinazko uztai batzuetan bilduriko ontzi batzuetan gordetzen zen, eta biltegiraino eramaten zen, berriro ere , berriro ere garbitzera.

Xehatzeko fasean 16 hortzeko zilindro bat erabiltzen zen, hortzak zituen platina baten kontra jarrita trapuak mozten zituena. Hortik ateratzen zen pasta latorrizko ontzi batzuen bitartez zurezko beste ontzi batzuetan sartzen zen. Azken ontzi horietatik paperezko orri bati zegokion pasta zatia ateratzen zen, eta metalezko sare batean sartutako molde edo marko batean sartzen zen; sare horrek estalki bat edukitzen zuen, pastaren lodiera eta neurria mugatzeko.

Behin orriak egin eta gero, tartean feltrozko edo artile zurizko orri batzuk sartu eta prentsara eramaten ziren. Ondoren, orriak erdi okerturik zegoen zurezko banku batean paratzen ziren, xukatzen. Azkenik, lehortegira eramaten ziren, kalamuzko mataza batzuetan jarrita, papera lehor zedin.