Altzoralas goikoa burdinola eta errota
FITXA
Izena: Altzoralas goikoa burdinola eta errota
Herria: Aia
Auzotegi: Urdaneta (Zestoako mugan)
Eskualde: Urola Kosta
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Errota
Tipologia Zehatza: Errotak eta Burdinolak
Mendea: XVII, XIX
hiribildua.Época: Aro Modernoa eta Aro Garaikidea
Beste Mendeak: XVII, XIX
Beste Izenak: Goikola, Olalde, Alzolaras de suso
XVII. eta XVIII. mendeetako auzi eta errenta kontratuei eskerrak aipamen batzuk baditugu Altzolarasko eraikin multzoari buruz; esate baterako, badakigu 1965ean utzi ziola lan egiteari, bertako nagusia Jose Landa zela. Eraikin multzoa hondatuta dago, baina oraindik ere ikusten dira aldaparoa , presa eta burdinolaren, errotaren eta horiei biei erantsita dagoen baserriaren zati bat.
Oraingo egoera:
Presa zuta da eta errota txikitik berrehun metro ingurura dago. Manposterian egina da, baina gaur egun nahiko hondatuta eta txikituta ageri da.
Aldaparoa manposterian egina da, hiru ur saltorekin, eta harlanduzko dobelaz hornitutako zirkuluerdiko arkuetatik dauzka pasabideak. Horietako baten barruan oraindik ere hortxe dago hondaska, errotarrira ura bidaltzen zuena.
Burdinolaren oinplanoa angeluzuzena da, eta bertan hiru lantegi daude manposteriazko hormekin. Zirkuluerdiko arku ateburudun batez bereizita daude arkuok, eta harlanduzko dobelak dauzkate. Harri bihurtutako zurezko ardatz bat gordetzen da; baita hondaska bat ere, gurpilik gabe.
Errotaren oinplanoa angeluzuzena da. Manposterian eginiko hormak eta harlanduzko ertzak gorde dira, baina estalkirik gabe dago.