Altzolaras beheko burdinola eta errota
FITXA
Izena: Altzolaras beheko burdinola eta errota
Herria: Zestoa
Auzotegi: urdaneta Bekola
Eskualde: Urola Kosta
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Errota
Tipologia Zehatza: Errotak eta Burdinolak
Mendea: XIII, XX
hiribildua.Época: Aro Modernoa.Aro Garaikidea
Beste Mendeak: XVII, XIX
Beste Izenak: Bekola errota
1625ean jada errota eta burdinola multzo honen aipamenik bada, eta gaur egun ere, zati bat behintzat, martxan da. Egun errota erabiltzen da, eta bere egitura guztiak gordetzen ditu; burdinola, ordea, ez dabil, baina azpiegitura asko oraindik ere egoera onean ditu.
Gaur egungo egoera:
Presa edo ur saltoa, arkuduna, bi eraikinentzat da. Aurrealdea harlanduz egina du, eta alboetan estriboak ikus daitezke. Ubidea, hori ere bientzat, aldaparoaren eskuinaldean hasten da. Manposteriazko horma-euskarriak ditu eta 75 m luze da.
Errotaren aldaparoa ubidearen erdialdean dago, eta bere hormak manposteriaz indartuta daude. Burdinolaren aldaparoaren aurretik 18 m-ko ur biltegi bat dago, aldaparoa bera bezalakoa, eta hainbat pasabide eta barrualdean sartzeko sarrera mailakatu bat ditu.
Tunela zirkuluerdikoa da eta kanoi ganga eta harlanduzko dobelakditu: 8,5 m luze eta 1,6 m zabal da.
Burdinolako manposteriazko hormak biltegitarako erabiltzen dira orain. Errotak oinplano karratua dauka, arkitektura tradizionaleko eraikina da, bi isurki eta sarreran ataripe bat dituena. Oraindik ere burdinazko gurpil bat du erregulatzaile batekin, baita zurezko ardatza eta sifoi edo zorrote estandar bat ere.