Gasteizko ur depositua
FITXA
Izena: Gasteizko ur depositua
Herria: Gasteiz
Auzotegi: Fray Zacarias Martinez, 2
Eskualde: Arabako Lautada
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Ur depositua
Tipologia Zehatza: Biltegia
Mendea: XIX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Beste Mendeak: XX
Eraikintza Data: 1893
Autorea: J.Arregi
Eraikinak 10 metroko garaiera du; horietatik lehen sei metroak lurpean daude. Eraikuntza mistoa da, adreiluz eta harlanduz egina batez ere. Barruan areto hipostilo handi bat du eta, bertan, ura gordetzen zen, 5.000 m3 gutxi gorabehera. Kanpoaldetik begiratu eta, XVIII. mendean eraiki ohi ziren gotorlekuen itxura hartzen zaio. Orain dela gutxi, hiria gizarte etxe egokiz hornitzeko asmotan, Gasteizko Udalak zeharo zaharberritu eta kulturetxe bihurtu du.
Datu historikoak:
Gasteiztarrak edateko uraz behar bezala hornitzeko, "Aguas del Gorbea" elkarteak bertan ur sarea antolatu eta Gorbeia mendialdeko Murgia ingurutik hiribururaino ubidea egin zuen. Horrez gainera, ura hiriko bazter guztietara ongi banatzeko, hiriburuko gunerik gorenean ur depositu interesgarri hau eraiki zuen. Egiteko enkargua J. Arregiri eman zitzaion, eta hark 1893. urtean bukatu zuen. Berehala hasi zen depositua funtzionatzen eta halaxe jarraitu zuen 1980a arte.
Ekoizpen prozesua:
Ura depositu ondoraino hodiz eraman eta bertara ponpatu eta bertan gordetzen zen, eta batere araztu gabe hiriko harpidedunen artean banatzen zen.