Itzuli orri osora

Gai sukoien biltegia/Udal lantegiak

FITXA

Izena: Gai sukoien biltegia/Udal lantegiak

Herria: Bilbo

Auzotegi: Basurto

Eskualde: Hego Uribe

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Udal biltegia

Tipologia Zehatza: Biltegiak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Deskripzioa gaur egun:

Sabino Arana, Novia Salcedo eta Tellagorri kale artean lekukotuta dagoen eraikin bat da; "L" formako oinplanoa du. Fatxadan edergarri ugari badu ere, barruan ez da horrelakorik bat ere ageri: bai bere egitura, bai eraikitzeko erabili zen materiala, eraikin barruari sortzean eman zitzaion zereginaren mende daude.

Hormak eta zorua, hots, eraikin osoa, zementuz eginda daude, eta eraikinaren gaina terraza laua da.

Alboetan bi sarbide dauzka, oinez sartzeko, eta biek eskailera dute landarez apaindutako moldura batez errematatuta. Gainera, hiru arku daude, galtzadarriz estalitako nasa baten gainean, non dagoen ibilgailuak kargatzeko moila handi bat.

Eraikinaren kanpoaldeko dekorazioa nabarmentzen da batik bat. Hiru gunetan egituratuta dago: erdikoa, hiru arkuren gainean, eta bi albokoak, biak ia berdin-berdinak. Pilastra , moldura eta panel edergarri molduratuz osatuta dago, eta elementu horiek era askotara konbinatuta daude.

Datu historikoak:

Hemeretzigarren mendearen bukaeran eta hogeigarrenaren hasieran hiriaren industri garapena eta hazkunde demografikoa gero eta handiagoa zela ikusiz, Bilboko Udalak hiritarren premiei irtenbide jator bat eman nahi izan zien eta, horrenbestez, gai sukoi eta arriskugarrientzako biltegi bereziak egitea erabaki zuen. Gaur egun lantegiak daude, mota guztietako ekaientzako biltegiak, udal txakurtegia etab.

Gai sukoien biltegia/Udal lantegiak
Gai sukoien biltegia/Udal lantegiak