Fesa
FITXA
Izena: Fesa
Herria: Barakaldo
Eskualde: Ezkerraldea
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Ongarrigintza
Tipologia Zehatza: Papergintza eta kimika
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Beste Izenak: Ercros
Ezker-eskuin fabrikaz josirik dagoen Kadagua ibarrean dago FESA pabiloi industriala. Garapen industrialaren esparruan zurez eginiko konplexutasun teknikorik handienetakoa erakusten du pabiloiak. Barruko bideen koadrikularen arabera daude antolatuta eraikinak. oinplano angeluzuzena du eta habeartez osatuta eta antolatuta dago, isuri bikoa da eta, tartean euskarririk ez duelako, espazioa handitzeko eta ongi aprobetxatzeko aukerabide ona eskaintzen du. Habeartea biltegi bat baino ez da, eta pilare artean dagoen murruaren saihetseko hormatalak urratuz edota gailurraren luze-labur osoan dagoen linterna jarraitutik eta sabai leiho handi batzuetatik sartzen da barrura argitasuna.
Korridorearen sortaldean daude produkziorako eta produkzioa pilatzeko habearte nagusiak eta, beste aldean, bulegoak, biltegiak eta lantegiak. Kadagua ibaiaren gainean, fosfatoen biltegiei buruz paralelo, fabrikari dagokion kaia dago; bertan botatzen zituzten aingurak lehengaiarekin etortzen ziren ontziek.
Bata bestearen ondoan jarritako sei habearte berdinek osatzen dute pabiloia. Kanpoaldetik gauzakiak gordetzeko erabili ohi den ontzi baten antza hartzen zaio, bolumen prismatiko xume batena, apaingarririk gabea; iparraldeko eta hegoaldeko aurretiko bistan ageri da horren adierazpide formal bakarra. Aurretiko bistak kolore marroi eta zuriko altzairuzko xafla tolestatuz estalita daude, eta hein bat igeltsuztatuta.
Barrualdetik zurezko zutabe multzo bat dauka, hots, espazio soil bat eta hutsarte bat, protagonistatzat armazoi estrukturala duela, bi isurialderekin estalita eta linterna luze jarraitu bat zurezko zinbriengainetik. Oin zuzenen goiko ertzak koroatzen dituzten zurezko kapiteletan bermatuta daude zinbria horiek. Zutabeak 11 metro altuko enborrak dira sekzio karratuarekin eta betoizko oinarri trakets batekin, non tinkatuta dauden.
Argitasuna zenitala da, eta saihetseko baoen bidez, linternetatik eta horiei buruz perpendikular diren polikarbonato zeharrargitsuko estalkietatik lortzen da.
Zutik dirauen zurezko instalazio bakanetakoa eraisteko asmotan da enpresa.
Datu historikoak:
1903an fundatu zen konpainia, hau da, "Sociedad Española de la Dinamita" enpresa produkzioa dibertsifikatzen hasi zenean. Hainbat enpresak bereganatu egin zuten eta, halako batean, 1989an, ERCROS taldearen barruan, FESA bilakatu zen.
Ekoizpen prozesua:
Fosfatoak dira lehengaia; harea garai bateko Sahara espainoletik, Sinaitik eta abarretatik itsasontzietan garraiatu eta Kadaguako kaiaren ondoan zegoen pabiloian pilatzen zuten. Fosfatoak, eho eta gero, ganberetan azido sulfuriko beheratuarekin nahasten zituzten. Fosfatoak azido sulfurikoarekin nahastean superfosfatoak produzitzen ziren, eta horiek, esku bagoiez baliatuz, aireko korridoreetatik biltegira garraiatzen ziren. Eskuzko bagoi horiek mekanizatu egin ziren 1953an. Azken urteetan produktuen aukera asko handitu zen eta, superfosfatoak potasekin eta abarrekin nahastuz, ongarri mota desberdinak egiten ziren.
Garraioa itsasoz eta burdinbidez egiten zen; garraiobide horiek produktu amaituen pabiloiaren barreneraino iristen zen barruko trenbide batekin batuta zeuden.